Martina Navrátilová

Martina Navrátilová (Praga, 1956ko urriaren 18a) txekiar-estatubatuar tenislari profesional ohia da. Guztira 59 Grand Slam titulu irabazi zituen, historiako tenislaririk onenetariko bat izanik. Horietatik, 18 aldiz irabazi zuen guztira lau txapelketa nagusietan bakarka, Wimbledonen nabarmenduz 9 titulurekin, AEBetako Irekian laurekin, Australiako Irekia hirurekin eta Roland Garros birekin.

Martina Navrátilová
Tennis Nederland tegen Verenigde Staten in Den Haag Navratilova in aktie, Bestanddeelnr 930-9118 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Martina Šubertová
Jaiotza Praga1956ko urriaren 18a (64 urte)
Herrialdea  Txekoslovakia  (1956 -  1981)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1981 -
 Txekia  (2008ko urtarrilaren 9a -
Bizilekua Sarasota (Florida)
Řevnice
Lehen hizkuntza txekiera
Familia
Ezkontidea(k) Yulia Lemigova (en) Itzuli  (2014ko abenduaren 15a -
Bikotekidea(k) Rita Mae Brown (en) Itzuli
Judy Nelson (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak txekiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak tenislaria, autobiografialaria, eleberrigilea eta idazlea
Tenis
Eskua ezkerra
Jokaera ezkerra eta esku bakarreko errebesa
Bakarka i/g 1442–219
Binaka i/g 747–143
Rankinga 1 tennis singles (en) Itzuli (1978ko uztailaren 10a)
1 tennis doubles (en) Itzuli (1984ko irailaren 10a)
 
Entrenatzailea Renée Richards
Pisua 65 kilogramo
Altuera 173 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0623146
martinanavratilova.com

1975ean jokatu zuen lehenengo aldiz final bat lau handi haietan, eta 1994an azkena. 2006an erretiratu zen.

Txekoslovakian jaioa, 1975ean nazionalitatea kendu zioten eta estatubatuar bilakatu zen 1981ean. Txekiar naziotasuna berreskuratu zuen dena den 2008an, amerikar herritartasuna mantenduz.

Bizitza pertsonalean, bestela, azpimarratzekoa da LGBT mugimenduaren alde egindako lana.

IbilbideaAldatu

Wimbledon (9)Aldatu

  • Irabazlea:
    • 1978an 2–6, 6–4, 7–5 Chris Everten aurka.
    • 1979an 6-4, 6-4 Chris Everten aurka.
    • 1982an 6–1, 3–6, 6–2 Chris Everten aurka.
    • 1983an 6-0, 6-3 Andrea Jaegeren aurka.
    • 1984an 7–6 (7–5), 6–2 Chris Everten aurka.
    • 1985ean 4–6, 6–3, 6–2 Chris Everten aurka.
    • 1986an 7–6(7–1), 6–3 Hana Mandlíkováren aurka.
    • 1987an 7–5, 6–3 Steffi Grafen aurka.
    • 1990ean 6–4, 6–1 Zina Garrisonen aurka.

AEBetako Irekia (4)Aldatu

  • Irabazlea:
    • 1983an 6–1, 6–3 Chris Everten aurka.
    • 1984an 4–6, 6–4, 6–4 Chris Everten aurka.
    • 1986an 6–3, 6–2 Helena Sukováren aurka.
    • 1987an 7–6 (7–4), 6–1 Steffi Grafen aurka.

Australia (3)Aldatu

  • Irabazlea:
    • 1981ean 6–7(4–7), 6–4, 7–5 Chris Everten aurka.
    • 1983an 6–2, 7–6 (7–5) Kathy Jordanen aurka.
    • 1985ean 6–2, 4–6, 6–2 Chris Everten aurka.

Roland Garros (2)Aldatu

  • Irabazlea:
    • 1982an 7–6(8–6), 6–1 Andrea Jaegeren aurka.
    • 1984an 6–3, 6–1 Chris Everten aurka.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martina Navrátilová