Cantharellus cinnabarinus

Cantharellus Cantharellaceae familiako onddo mota bat da, zehazki onddo jangarri ezagunen genero bat da. Kontu handiz identifikatu behar dira kontsumorako Cantharellus-ak, Omphalotus olearius eta beste espezie batzuekin duten antzekotasunagatik, eta horrek pertsona bat oso gaixo jartzea eragin dezake. Horregatik, egokiro ezagutzea garrantzitsua da arriskurik ez hartzeko. Onddo hau, beste onddo asko bezala, mikorriza izeneko elkarte sinbiotikoak eratzen dituzte landareen sustraiekin. Elkarte edo harreman positibo honi esker, bai onddoak bai eta zuhaitzak onurak lortzen dituzte.

   Ba al dakizu   
Gaur egun 30 espezie Cantharellus daude erregistraturik

Nolakoak dira? aldatu

  • Askotariko koloreak dituzte; marroitik hasita, belzkarak, laranja biziak, horiak, eta gorriak izan daitezke.
  • Genero honen barnean sailkatzen diren onddo gehienenak tolesturak dituzte, zimur itxurazkoak.
  • Bestalde, txapela laua, inbutu forma dauka eta mamitsu edota fina izan dezakete.
  • Esporei dagokienez, lisoak eta pigmentu oso gutxi dituztenez hialinoak dira, hau da, gardenak dira. Tamainaren eta forma asko dituzte.

Non aurkitzen dira? aldatu

 
Cantharellus amethysteusa

Cantharellus espezieak mundu osoan zehar aurki dezakegu, hala nola, Afrikan, Europan, Asian, Ipar-Amerikan, Hego-Amerikan nahiz Australian. Euskal Herrian oso ugaria da. Onddo honen habitata kareharrizko edo karezko lurzorua duten hezetasun handiko basoak dira, hala nola, pagadi eta hariztietan, eta baita landaturiko koniferoen basoetan ere, hala nola, izei edo pinudietan. Uda hasieratik hasita udazkena bitartean hazten dira.

Cantharellus mota ezagunenak aldatu

   Ba al dakizu    
Zizahhoria 'Omphalotus Illudens' onddoarekin asko nahasten da, antzekotasun handiak dituztelako eta onddo hori pozoitsua denez Euskal Herrian zehar hainbat pozoidura eragin ditu

3 dira Cantharellus mota ezagunenak:

Zizahhoria (Cantharellus cibarius) aldatu

  • 4-10 zentimetroko txapela du, eta handitu ahala, lautzen hasten da eta ertza uhintzen zaizkio.
  • Hanka lodia, zilindrikoa eta leuna da, eta txapelaren kolore berdina du.
  • Gizakiontzat jangarria da. Oso preziatua.


 
Cantharellus lutescens, Euskal Herrian ateratako argazkia

Saltsa-perretxiko horia (Cantharellus lutescens) aldatu

  • Txapelaren diametroa 3-6 zentimetrokoa da.
  • Hasieran forma ganbila izaten du, baina lautzen joaten da eta tronpetadun forma hartzen du.
  • Txapel erdia eta hankako barrunbea komunikatuta daude.
  • Txapelaren kolorea marroi ilun baten antzekoa da, eta hankaren kolorea horixka da.
  • Hanka, luzea, hauskorra eta leuna da.
  • Normalean talde handitan ateratzen da, batez ere mendiko leku hezeetan.
  • Gizakiontzat jangarria da. Oso preziatua.
 
Cantharellus tubaeformis-en argazkia

Saltsa perretxiko horihulana (Cantharellus tubaeformis) aldatu

  • Txapela 2-6 zentrimetroko diametroa du.
  • Mehea eta elastiko da, eta kolorea gris-iluna.
  • Honek inbutu forma du eta onddoaren erdian zulo bat du, hankaren barrumberaino jarraitzen duena.
  • Onddo honek hanka sakatua du, kolore okre horikoa, oinaldean estutzen dena.
  • Esporak zuri leun eta eliptikoak dira.
  • Jangarria da. Preziatua baita ere. Zapore geza du eta usain lurrintsua.
 
Cantharellus cibarius



Informazio gehiago aldatu

Euskal Herriko Perretxikoak (2013) 18. orrialdea. http://www.adeve.es/EHN69.pdf

Fungipedia. Hongos, Cantharellus-cibarius. https://www.fungipedia.org/hongos/cantharellus-cibarius.html