Ba al dakizu   

Euskal Herrian Intsinis pinuaren 130.000 hektarea badaude ere, zuhaitz hau ez da gure lurraldeetan hazten, Ameriketatik ekarritako espeziea da eta gaur egun euskal lurraldeko zuhaitz espezie ugariena da.

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Intsinis Pinu
Arriskuan


Jatorrizko herrialdea(k):
Kalifornia (Amerikako Estatu Batuak)

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Pinaceae
Generoa: Pinus
Espeziea: Pinus Radiata

Intsinis pinua, pinu beltza edo pinu azkarra (Izen zientifikoa: Pinus radiata) 30-40 metroraino hazten den zuhaitza da. Pinu honen jatorria Amerikako Estatu Batuetan aurkitzen da, Kalifornian hain zuzen ere; hala ere, orain oso hedatua dago Europako hego-mendebaldean (Euskal Herrian esaterako), Zeelanda Berrian, Txilen, Australian eta Hegoafrikan. Pinu hau oso azkar hazten da, horregatik hedatu da hainbeste munduan zehar, lurrak azkar basotzen dituelako. Egun Bizkaia eta Gipuzkoan oso hedatua dago, bereziki potentzialki hariztia egongo litzatekeen eremuetan.

Ezaugarriak aldatu

 
Pinuaren enborra
 

Bataz beste 30 metroko garaiera lortzen du, 40 metrora ere irits daitekeen arren. Enborrari dagokionez, enbor zuzena da eta azal iluna eta latza dauka. Hostoak berriz, orratz-formakoak dira, 10-16 cm inguru neurtzen dute, hiru urtetik behin aldatzen dira eta bere loreak horiak edo kolore purpurakoak izaten dira. Loreaz gain, pinaburuak ere izaten ditu adarrean txertatuak. Pinua udaberri hasieran loratzen da, pinaburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta urte erdi edo baten buruan haziak sakabanatzen dira.


Euskal Herrian aldatu

1850 aldera, Karlos Adan de Iartzak (1812-1863) intsinis pinuaren aleak landatu zituen Ispasterko (Bizkaia) Zubieta jauregiko lorategietan. 1870etik aurrera, haren seme Mario Adan de Iartzak (1846-1920), pinuaren hazkundea ikusita, Bizkaiko hainbat menditan landatu zuen. Gerora, 1913tik aurrera, zuraren eskaria handitu zen, eta apurka-apurka intsinis pinua landatzen hasi ziren mendi publiko zein pribatuetan. Hala ere, gaur egun intsinis pinua gaitzak jota dago. Beraz, Euskal Herrian ez zaio etorkizunik ikusten, eta Euskal Herrikoak diren zuhaitz espezieak landatzera jotzen ari dira lur-jabe asko.

Erabilerak aldatu

Batez ere papera, altzariak eta meatzaritzako habeak egiteko erabiltzen da.