Txikipedia:Britney Spears
Britney Spears pop abeslari bat da. 1981eko abenduaren 2an jaio zen, Kentwood, Louisianan, Estatu Batuetan. 12 disko eta 7 DVD ditu grabatuak. [1]
Bizitza
aldatuDena 3 urte zituenean hasi zen, bere herrian dantza klaseak jasotzen hasi zenean, eta bakarkako dantza bat egiteko aukeratua izan zenean. Umea zelarik, hainbat dantza eta abeslari txapelketa irabazi zituen. 1992an “Mickey Mouse Club” umeentzako programan hasi zen lan egiten. Ondoren, 1997an “Jive Records” enpresarekin kontratu bat sinatuta, lehenengo diskoa grabatu zuen, 1999an atera zena. Hori eta gero, oso famatua bilakatu zen, eta beste abesti famatu batzuk sortzen jarraitu zuen, kasu, “Baby One More Time”, “Toxic”, “Womanizer” eta “Oops… I Did It Again”.[1]
Lorpenak
aldatuBere lorpen aipagarrienak Ruthless Broadwayeko musikalean parte hartu izana, Tina Denmark bezala, Star Search txapelketan bi abesti abestu zituen, “Love Can Build A Bridge” eta “I Don’t Care”. Lehenengo abestiarekin galdu egin zuen, baina bigarrenarekin, berriz, irabazi. Gainera, iragarkien serie batean agertu zen. Gainera, bere hainbat abestik arrakasta handia izan zuten.[2]
Diskoak
aldatu-1999an “...Baby one more time”
-2000. urtean “Oops!... I did it again”
-2004an “Greatest Hits: My Prerogative”
-2005ean “B in the Mix: The Remixes”
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Britney Spears. 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Britney Spears. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).