Bogota Kolonbiako mapan kokatua

Bogota Hego Amerikan dagoen hiri bat da, eta Kolonbiako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. 2017ean 8 milioi biztanle zituen, gutxi gorabehera; aldiz, haren metropoli-eremuak, hau da, hiriaren inguruko biziguneak kontatuz, 10,2 milioi.

Izena txibtxazko "bacatá" hitzatik dator, eta «soro muga» esan nahi du.

Gizakiak oso aspalditik bizi dira lur hauetan: lehen biztanleen aztarnak duela 12.000 urte ingurukoak dira. Geroago, duela 5.000 urte inguru, lurralde honetako biztanleek lurra lantzen zuten, zeramika egiten zuten eta txerriak hazten zituzten; hau da, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arrastoak nahiko zaharrak dira, baina oraindik ehizatik eta bilketatik ateratzen zuten bizimodua.

Geografia

aldatu

Kolonbia herrialdearen erdialdean dago, 2.640 metrotan itsas mailatik gora, Andeak mendilerroan. Ibairik handienak Bogota du izena eta oso kutsatua dago.

Klima ozeanikoa du, uda lehorrekin. Tenperatura aldaketak ez dira oso handiak urtean zehar, 6 eta 22 gradu arteko tenperaturak dituzte urtaroaren arabera. Ekuatoretik oso hurbil dagoenez, bi urtaro nagusi ditu; batean euriteak jasaten dituzte eta, bestean, lehortea.

Ba al dakizu 
El Doradori buruzko kondaira ezaguna txibtxa indiarren ohitura batetik sortu zen. Tribuaren erregeak gorputza urrezko hautsez estaltzen zuen zeremoniatik, hain zuzen.
 

Historia

aldatu

Gaur Bogota dagoen lekuan, aspaldian, txibtxa indiarrak bizi ziren. Espainiarrek lurraldea konkistatu zuten eta 1538an Gonzalo Jiménez de Quesada espainiar konkistatzaileak Santa Fé de Bogotá izenarekin sortu zuen hiria.

1819an Kolonbiak independentzia lortu zuen eta Bogota bere hiriburua izendatu zuen.

Leku interesgarriak

aldatu
  • Eraikuntzak: Kontraste handia dago garai desderdinen arteko eraikuntzen artean; bi pisu eta patiodun etxeak eta etxe orratzak daude nonnahi.
  • Museo eta liburutegiak: 2007an Liburuen Munduko Hiriburu izendatu zuten Bogota. Liburutegiez gain, literaturarekin zerikusia duten jarduera ugari dituzte. Bestetik, 58 museo baino gehiago daude hirian.
  • Parkeak: Oinez edota bizikletaz gozatzeko parke asko dituzte. Handiena Simon Bolivar Metropoli Parkea da.