👶 Jaiotza 1965eko azaroaren 21a Reykjavik |
🔨 Lanbidea musikagile |
📷 Argazkiak ikusi |
Björk Guðmundsdóttir, 1965eko azaroaren 21ean jaio zen Islandiako hiriburuan, Reykjaviken. Abeslari, multiinstrumentista, konpositore aktore eta ekoizlea da.
Bizitza
aldatuHasieran The Sugarcubes taldean egon zen, baina geroago abeslari bakarlaria izatera heldu zen.
Björk bere adierazkortasun eta musika estilo original eta ezberdinagatik bereizten da. Musika estilo ugari lantzen ditu, besteak beste, musika elektronikoa, hip hopa, esperimentala, jazza, folka, musika klasikoa, popa eta rock alternatiboa.
Era berean, Rolling Stone aldizkariak egungo garaiko abeslari eta konpositore garrantzitsuenen artean sartu zuen, eta Pitchforkek 2021 urtean azken 25 urteetan eragin gehien izan duten 200 artisten zerrendan sartu zuen. Björk 16 aldiz izendatu dute Grammy sarietarako.
Bere lehen urteak Reykjavik Islandian eman zituen, non hamabi urterekin abeslari profesional bihurtu zen. Bere lehen albuma argitaratu zuenean, arrakasta izan zuen Islandian, baina ez zen herrialdetik kanpo argitaratu. Post-punk talde batzuk osatu ondoren, Björk The Sugarcubes rock alternatiboko taldeko abeslari nagusietako bat bezala famatu egin zen, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan kultuzko jarraipena mantenduz.
Aktore bizitza
aldatuBere aktore karreran bederatzi pelikula egin ditu. Björkek mundu osoko musika zerrendetan bere 41 single lehen 30etara iristea lortu du, eta Erresuma Batuko top 20an ere 22 arrakasta lortu ditu. Bere arrakasta handienetakoen artean «It 's Oh So Quiet», «Army of Me» eta «Hyper-ballad» aipa litezke.
Björk, Lars von Trierren Dancer in the Dark (2000) filmeko protagonista izan zen, Cannesko zinemaldian Urrezko Palmorria irabazi zuena. Bere interpretazioak zinemaldi horretako emakumezko aktore onenaren saria eta emakumezko aktore onenaren Urrezko Globorako izendapena ekarri zizkion. Hala ere, berriro ez jotzea erabaki zuen, eta soilik musikan zentratzea erabaki zuen.
Saldutako diskoak
aldatuBjörkek 20 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta album gehien saldu dituen abeslarietako bat izan da. Urte horretan bertan, Björk mendeko 100 artista garrantzitsuenen zerrendan sartu zuten.
Sariak
aldatuAbesti onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen Dancer in the Dark filmagatik, 13 Grammy sarirako hautagaitza lortu ditu eta Cannesko Zine Jaialdiko aktore onenaren saria irabazi du.[1]