👶 Jaiotza 1782ko ekainaren 6a Azkoitia |
💀 Heriotza 1854ko irailaren 29a Abandoko elizatea |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Bizenta Antonia Mogel Elgezabal | |
Jaio | 1782ko ekainaren 6a | |
Azkoitia (Gipuzkoa) | ||
Hil | 1854ko irailaren 29a | |
Abanto (Bizkaia) |
Bizenta Mogel (Azkoitia, 1782ko ekainaren 6a - Abanto, 1854ko irailaren 29a) euskal idazle bat izan zen. Bere osaba Joan Antonio Mogeli esker, euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen ikasi zuen, eta garai hartan emakumeentzat ohiz kanpokoa zen kultura-maila lortu zuen. Bera da, gainera, euskal literatura idatziko lehen emakume idazlea.
22 urte zituela, Esopo izeneko fabula edo alegia idazle greziarrarengandik hartutako berrogeita hamar alegia euskaratu eta moldatu zituen latinetik, gipuzkeraz baina bizkaierazko ukituekin: Ipuin onak, zeintzuetan arkituko dituzten euskaldun nekazari ta gazte geiak erakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko (1804).
Alegiak kontakizun edo ipuin dibertigarriak dira, baina halako irakaspen moral bat dutenak; horregatik du izenburuak bigarren zati hori («beren bizitza zuzentzeko»). Alegiek hiru zati izaten dituzte: lehen zatian kontakizuna dago, bigarrenean ipuinaren irakaspen morala garbi adierazia, eta, azkenik, irakaspen hori bertso batean jarria.
Igela eta idiaAldatu
Hona hemen Bizenta Mogelek moldatutako alegia bat:
« |
Igelak ekusi zuen bein idi bat guzia |
» |