Azeria eta belearen alegia.

Alegiak ipuin laburrak dira, normalean bertso errimatuetan kontatuak . Hauen protagonistak animaliak diren arren, pertsonen jokabideak izaten dituzte. Pertsonaiek dituzten jokabideen arabera ondorio on edo txar bat izango dute, izan ere, alegien helburua irakurleari irakaspen bat erakustea da bere protagonisten jokabideen bitartez. Irakurketaren bitartez gaizki dagoena ikastea espero da, baita jokabide zuzena zein izango litzakeen ikastea ere.

Esaterako, "Hiru txerritxoak" ipuinean, lana zein garrantzitsua den irakasten da, izan ere, txerritxorik langileenak eraikitako etxea da otsoa bota ezin duen bakarra; eta txerritxo alferrenek anaia langilearen etxean bilatu behar dute babesa, bestela otsoak erraz jango zituen.

Beraz, alegiak halako irakaspen bat ematen duten ipuin edo istorioak dira. Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski sumertarrek asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena Esopo poeta da, Antzinako Greziakoa. XVII. mendeko Jean de La Fontaine idazle frantsesa da beste alegia ezagun askoren autorea; eta Euskal Herrian, Félix Mª de Samaniego idazle arabarrak ere alegia ezagun asko idatzi zituen XVIII. mendean.

Lehen euskal alegiak Bizenta Mogelen eskutik heldu ziren gurera. Emakume idazle honek XIX. mende hasieran Ipui onac liburu argitaratzea lortu zuen. Bere lanari esker jada ezagunak ziren alegiak euskaraz irakurtzea posible izan zen. Euskaratu zituen alegien artean honako hauek topa daitezke: Belea eta azeria [Belea, ta Aiceria]; Zaldia eta idia [Zaldia, ta Astoa]; Erbia eta igelak [Erbiac, ta Iguelac] eta Otsoa eta bildotsa [Otsoa, ta Bildotsa].

Félix Mª de Samaniego arabarraren alegia bat aldatu



Euliak
Ezti gozoa aurkitu zuten
mila eulik abaraskan,
guzti-guztiak bertan hil ziren
preso eztiaren biskan.
Bakarren batzuk amaitu ziren
sagar-pastel baten puskan.
Gauza bera gertatzen zaie
giza-bihotzei askotan,
harrapaturik geratzen dira
gurari txarren kaiolan.