👶 Jaiotza 1942ko martxoaren 25a Memphis |
💀 Heriotza 2018ko abuztuaren 16a Detroit |
🔨 Lanbidea abeslari |
📷 Argazkiak ikusi |
Aretha Louise Franklin (Memphis, Tennessee, 1942ko martxoaren 25a - Detroit, 2018ko abuztuaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen.Soularen Erregina ezizena ipini zioten.
Bizitza eta ibilbidea
aldatuMemphisen sortu eta Detroiten hazi zen. Apaiz baptista baten alaba izanik, aitaren elizako abesbatzan abestu zuen txikitatik. Elizan entzun zuen gospelak eragin handia izan zuen bere kantatzeko eran. Pianoa jotzen bere kontu ikasi zuen.
Ibilbide profesionala
aldatuHasierak
aldatuHamalau urte zituela grabatu zuen bere lehenengo diskoa, aitaren meza batean. Soul edo rhythm and bluesko gai ezagunen bertsio asko egin zituen hasieran: Today I Sing The Blues, adibidez, kalitate eta arrakasta handikoak batzuk, apalagoak besteak.
1966an, Atlantic konpainiarentzat hasi zen lanean, eta urtebete geroago, arrakasta beteko lehenengo singlea argitaratu zuen: I Never Loved a Man. Berehala, Respect grabatu zuen, 1970eko hamarkadan hainbat album grabatu zituen Live at Fillmore West (1971), Young, Gifted and Black (1971), beste batzuen artean.
Azken etapa
aldatu1987an, gospel abestien album bikoitza grabatu zuen aspaldiko partez, One Lord, One Faith, One Baptism, bere aitaren elizan. Sari asko irabazi zituen, Grammy saria, besteak beste.
2008. urtean Rolling Stone aldizkariak historiako abeslaririk onena izendatu zuen.
Abestiak
aldatu-1967 I Never Loved a Man
-1968 Lady Soul
-1978 Almighty Fire.
-2008 This Christmas
-2017 A Brand New Me