Txikipedia:Araujia sericifera

Araujia sericifera

Araujia sericifera Apocynaceae familiako espeziea da. Mirahuano, Jazmín de Tucumán eta Planta Cruel(tximeletak askotan loreetan harrapatuta geratzen direlako goizean ireki eta askatu arte), bezala ere ezagutzen da. Araujia generoak Apocynaceae familiako 9 espezie biltzen ditu. Bere ahalmen kolonizatzailea dela eta, bertako landareentzako mehatxu larria da. "Espezie Arrotz Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan" sartuta dago.

Deskribapena aldatu

 
Araujia sericiferaren fruituak

Bizkor hazten den landare igokari bat da, bizpahiru urtean zuhaitz bat estal dezakeena. Hego Amerikako (Brasil eta Peru) jatorrizko eskalatzaile honek hamar metroko altuera har dezake. Araujia sericifera lepidopteroak erabiltzen ditu bere lore zuriak polinizatzeko, ugalketa-unitate hermafroditikoz hornituta daudenak. Azkenik, espezie honek hosto iraunkorrak ditu eta usaintsua da. Fruitua: 8 eta 12 cm arteko luzera duen folikulu oboide bat da, barnean hazi konprimituak ditu. Zetazko ile-pilo batez koroatuta, haizearen bidez sakabanatzeko balio dutenak. Fruituak otsailetik maiatzera ematen ditu.

Bizi tokia aldatu

Hegoafrika, Ipar Amerika, Australia, Zelanda Berria eta Europa bezalako eremu geografikoetan aurkitu genezake landare inbaditzaile hau. Hala ere, jatorriz landare hau Hego Amerikakoa da (Argentina, Brasil eta Peru). Jatorriko herrialdeetan, esaterako, Argentinan bere laborantza egokia da, baina belar kaltegarritzat hartzen da bere eremu naturaletik kanpo.

Bitxikeriak aldatu

Danaus plexippus tximeleta erakartzeko gomendagarria da, tximeleta monarka bezala ezagutzen dena.

Erabilera aldatu

Medikuntza tradizionalean hostoen eta fruituen infusioa erabiltzen da amaren esnearen jarioa areagotzeko. Baita, hortzetako minerako, beherakorako eta disenteria eta buruko minarentzeko ere. Fruitu gaztea gordinik jan daiteke, haziak ere bai. Fruta moztu berriak oso gozoak baitira. Sustraia, infusioan, te giza edo uretan mate moduan har daiteke. Erretxina zuria paper-orriak elkarrekin itsasteko erabiltzen da.

Izurrite eta Gaixotasunak aldatu

Barietate hau izurriteekiko oso erresistentea da. Gaixotasunei dagokienez, onddoek eragin diezaiokete.