Amman hiria
Amman hiria

Amman Jordaniako hiriburua da, erreinuko merkataritza, industria eta administrazio zentroa izateaz gain, kulura gune ere bada. Petrolio findegi bat du.[1] 4.007.527 biztanle ditu.

Amman 9 zatitan dago banatuta. Amman Handiko udalerriak auzotan banatutan dauden 22 eremu biltzen ditu.[2]

Historia aldatu

Amman populatu duten zibilizazio ezberdinetik (Antzinaroa, Paleolitoa, Neolitoa, Historiaurrea…) Neolitoa garaikoak dira lehen erregistroakiz, duela 8.500 urte.

Brontze Aroan, Ammango Ziudadela (Amman Erdialdea) populazioaren puntu neuragilkoa bihurtu zen. Garai honetan garrantzitsua izan zen hiriarentzat merkataritza-trukeak egitea, adibidez; zeramikazko ontziak eta scarabak (amuleto bat).

 
Amman-eko bandera
 
Amman

Brontze Aroaren amaieran, Ammanek lotura komertzialak (trukeak) zabaldu zituen Ziprerekin eta Mizenasko uharteekin.

Burdin aroan, eskualdea Kanaan izenez ezagutzen zen, egungo Jordania eta Israelgo estatuak biltzen zituen lurraldea. Geroago, israeldarrek lurralde hauen gainean ezarri zuten beren nagusitasuna.

K.a. lll (K.a. 300-201 urtea) eta l (K.a. 100-1 urtea) mendeen artean Greziarrak iritsi ziren. 324 urtean, kristautasuna inposatu zen erlijio inperiala bezala eta apezpiku egoitza bihurtu zen.

Islamaren hedapena K.o. 635 urtean gertatu zen. Aurrerapen hori geldiarazteko, Heraklio bizantziar enperadoreak 636an borroka eginez aurre egin zien.

1921ean, Jordaniako Abdulla I.a erregeak bere gobernu berriaren egoitza bihurtu zuen eta gero erresumako hiriburua izan zen.

Amman hiria txikia izan zen 1948ra arte. Harrezkero, populazioa etengabe hazten joan da palestinar errefuxiatuen etorreraren ondorioz. Bizitegi-eremuak inguruko muinoetara zabaltzen joan dira.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Amman. 2023-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Amán. 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Amán. 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).