👶
Jaiotza
2000ko abenduaren 13a
Donostia
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Amaiur Sarriegi Isasa (Donostia, 2000ko abenduaren 13a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari postuan aritzen dena. 2020az geroztik Real Sociedad futbol taldean jokatzen du.

Amaiur jolasten

Añorga taldean eta Athletic futbol taldeko beheko mailetan hazi zen. 2019ko urriaren 19an Athletic lehen taldearekin debuta egin zuen.

Hasierak aldatu

Amaiur bere jaioterriko Euskal Herriko behe-kategorietako emakumezkoen futbol talde nabarmenetako batean hasi zen jokatzen, Añorga KKE-n. Etapa ezberdinetan eta kadete mailan bikain aritu ostean, B taldera eman zuen jauzia.Haren progresioa ona izaten jarraitu zuen eta 2015-16 denboraldian lehen taldearekin estreinatzea lortu zuen Lehen Nazionalean.

 

Athletic aldatu

2017ko udan, Lehen Nazionalean lehiatu zen Athletic Club B taldearekin, eta hiru denboraldiz egon zen bertan: filialarekin jokatutako liga guztietan 10 gol baino gehiago sartzea lortu zuen.

2018-19 denboraldian Iberdrola Challenge izeneko kategoriara berriro igo ziren (Espainiako Emakumezkoen Bigarren Maila).

2019-20 denboraldian, 13 gol sartu zituen, taldeko goleatzaile onena izan zen eta Covid-19 pandemiaren ondorioz etenda zegoen txapelketa irabazi zuen. Denboraldi horretan Lehen Mailako lehen taldearekin debuta egin zuen urriaren 19an Real Betisen aurka. Kategoria horretan guztira 4 partidu jokatu zituen.

 
 

Erreala aldatu

2020-21 denboraldian, Real Sociedadarekin fitxatu zuen Lehen Mailan eta 13 gol sartu zituen 26 partidutan.

2025. urtera arte berritu zuen eta taldeko jokalari garrantzitsua bihurtu da. Aurrelariak klubaren erakutsitako konfiantzari ederki erantzun zion, denboraldi bikaina borobilduz (17 gol eta 9 asistentzia Lehen Mailan). Klub mailan ere bai, hainbat helburu lortu zituzten: ligako sailkapeneko bigarren postua, erreginaren kopa irabazi eta europako txapeldunen ligarako sailkatzea.

Espainako selekzioa aldatu

2021eko ekainaren 12an debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin, Marta Cardonaren ordez. Irailaren 16an, 4 gol sartu zituen Faroe Uharteen aurkako Munduko Kopako sailkatze partidan.

Selekzioarekin debutatu zuenetik, Amaiur jokalari garrantzitsua izan da beti Jorge Vildarentzat. Espainiarekin bere lehen txapelketa garrantzitsua 2022ko otsailean jokatu zuen Arnold Clark Kopan, non bere selekzioaz gain, Alemania, Ingalaterra eta Kanada ere egon ziren. Espainia, azkenik, txapeldunorde geratu zen talde britainiarraren atzetik eta Amaiurrek presentzia nabarmena izan zuen hiru partidetan parte hartuz.

Amaiur Ingalaterran ospatu zen 2022ko Emakumezkoen Eurokopan ere egon zen. Txapelketa osoan entrenatzailearen konfiantzarik izan ez zuenez, luzapenean bakarrik parte hartu ahal izan zuen Ingalaterraren aurkako final-laurdenetako partidan, Espainia kanporatu zuten egunean.[1] [2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Amaiur Sarriegi. 2022-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Amaiur Sarriegi. 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).