Txikipedia:Agatha Christie

Agatha Christiren antzinako irudi bat.
Agatha Christiren antzinako irudi bat.

Agatha Christie, 1890eko urtarrilaren 15ean jaio eta 1976ko urtarrilaren 12an hil zen. Idazle britainiarra zen, 66 misterio eta hilketa-eleberri idatzi zituelako ezaguna. [1]Horregatik, Hilketen Erregina deitzen zioten.

Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen. Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.[2]

Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka. Agatharen eleberriak gutxienez 103 hizkuntza ingurura itzuli dira.[3]

Biografia aldatu

Agatha Mary Clarissa Miller 1890eko irailaren 15ean jaio zen Torquayen (Devon, Ingalaterra). Hiru senideetan gazteena izan zen. Gurasoek ikasketak etxean egitea nahi izan zuten eta irakurri, idatzi eta matematika ikasteaz gain zenbait musika instrumentu jotzen ere ikasi zuen. Gainetrak, txikitatik amak idaztera bultzatu zuen. Hamaika urte zituela, aita hil zitzaion; hamasei urte egin zituenean, Parisko eskola batera joan zen eta bertan abesten, dantzan eta pianoa jotzen ikasi zuen.[3]

Gaztaroan zenbait istorio eta nobela bat idatzi zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Desagerpena aldatu

Haren lehen ezkontza, batere zoriontsua izan ez zena, 1914ko Eguberri Egunaren bezperan izan zen Archibald Christie koronelarekin, Royal Flying Corpseko abiadorea. Bikoteak alaba bat izan zuen, Rosalind Hicks.

1926. urtearen bukaeran, senarrak Nancy Neele izeneko beste emakume bat maite zuela aitortu eta dibortzioa eskatu zuen. Urte horretako abenduaren 3an bikotearen liskar baten ondorioz, Agatha hamar egunean desagertu zen. Gertakariak zalaparta handia sortu zuen garaiko prentsan.

Haren autoa harrobi batean utzia aurkitu zuten. Azkenean, Agatha Christie Harrogateko hotel batean aurkitu zuten Agathak ez zuen bere desagerpenari buruzko azalpenik eman nahi izan.

1928an dibortziatu ziren eta Archie Nancy Neelerekin ezkondu zen. Agathak alaba Rosalinden zaintza lortu zuen eta Christie deitura mantendu zuen idazketarako.

Bigarren ezkontza aldatu

1930ean Max Mallowan arkeologoarekin ezkondu zen, bera baino hamalau urte gazteagoa zena.[1]

Christie Chelsean bizi izan zen. 1934ean Winterbrookeko Winterbrook House erosi zuten, Wallingfordeko hiri komertzial txikiaren ondoan dagoen herrixka batean.Bere bizileku nagusia izan zen, eta Christiek bere idazkeraren zatirik handiena egin zuen lekua. Bikotea hasieran zoriontsua izan zen, baina urteak pasa ahala garraztu egin zen harremana Mallowanen etengabeko abenturak zirela eta.

Idazle bizitza aldatu

Lorpenak aldatu

Agathak 1920ean idatzi zuen bere lehen liburua. Agatha Christie munduko idazle ezagunenetako bat izan zen bere suspense liburuengatik eta ekoiztu zituen lan guztien artean: 67 eleberri eta 150 ipuin baino gehiago daude.[4]

Idazkera aldatu

Agatha Christieren liburu gehienak "whodunit" estiloan garatuta daude, hau da, irakurleak hiltzailea zein den asmatu behar du eta horretarako idazleak zenbait aztarna ematen dizkio istorioan zehar. Ingalaterrako gizarte klase ertain eta altuaren ingurugiroan kokatuta daude.

Hilketak oso burutsuak dira kasu batzuetan, iruzur eta amarruz josiak. Agatha Christieren eleberriek, gainera, atmosfera estu eta suspense psikologiko handia izatearen ospea dute.[3]

Liburu famatuak aldatu

1.Asesinato en el orient express

2.Cinco cerditos

3. El asesinato de Roger Ackroyd

4.Muerte en el Nilo

5.El misterioso caso de Styles

6.Muerte en la vicaría

7.Se anuncia un asesinato

8.La casa torcida

9.El misterio de la guía de ferrocarriles

10.Matar es facil [5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Agatha Christie Lehenetarikoa Europan surf egiten - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  2. «Aldizkari Digitala: Agatha Christie, misterioaren dama» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  3. a b c Agatha Christie. 2023-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  4. (Gaztelaniaz) Agatha Christie. 2023-02-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) Sutil, Por Laura. (2022-03-09). «Los 15 mejores libros de Agatha Christie» ELLE (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).