Txiang Mai (probintzia)

Txiang Mai Thailandiako iparraldeko probintzia da, Birmaniarekin muga egiten duena (Iparraldeko lurraldea). 20.107 km2 ditu, eta hiriburuak ere Txiang Mai du izena. Probintzia menditsua da, eta han dago Doi Pha Hom Pok mendia, Thailandiako gailur gorena (2.298 m). Laborantza (tea, arroza, lekadunak, tabakoa, fruitu-arbolak), zurgintza eta lurpeko aberastasunen ustiaketa (antimonioa, tungstenoa, eztainua) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Txiang Mai hiria.
Txiang Mai hiria.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu