Txantiloi:Gertaerak/8/6
- 1792 - Marseillako 600 errepublikazalek desfilea egin zuten Parisen abesti berri bat kantatzen, gerora Frantziako ereserki nazionala bihurtuko zena: Marseillesa.
- 1945 - Enola Gay AEBetako aire armadaren B-29 hegazkinak Little Boy izeneko bonba nuklearra (irudian) jaurti zuen Hiroshiman, Japonian, unean 80.000 hildako eraginez.
- 1994 - Euskal Encounter topagune eta LAN partyaren lehenbiziko ekitaldia Urretxuko Ederrena pilotalekuan ospatu zen.
- 2012 - NASAren Curiosity lur orotako ibilgailua Martitzen lurrartu eta jada planeta gorriaren gainazaleko lehenbiziko irudiak eskeini zituen.