Txantiloi:Gertaerak/8/26
- 1789 - Frantziako Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren eskubideen Adierazpena onartu zuen.
- 1890 - Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz, New Yorken.
- 1936 - British Broadcasting Corporationen (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
- 1937 - Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
- 1983 - Euskal Herrian izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen (irudian).
- 2009 - Oiana Blanco eta Sugoi Uriarte euskal judokek zilarrezko domina bana lortu zuten Rotterdamen egindako Munduko Judo Txapelketan, Uriartek 66 kg.ko kategorian eta Blancok 48 kg.koan.