Txantiloi:Gertaerak/5/7
![Hagia Sofia](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/45/Hagia-Sophia-Laengsschnitt.jpg/140px-Hagia-Sophia-Laengsschnitt.jpg)
- 558 - Konstantinopolisen, Hagia Sofia elizako kupula (irudian) erori eta Justiniano I.ak berehala berreraikitzeko agindua eman zuen.
- 1920 - Errusia Sobietarrak Moskuko Ituna sinatzean Georgiaren independentzia onartu zuen, baina sei hilabete geroago inbaditu.
- 1973 - Washington Post egunkariak Pulitzer saria lortu zuen Watergate kasuaren inguruan eginiko ikerketengatik.
- 2009 - Patxi Lopezek lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Arbolapean, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari ez abertzalea.