Txantiloi:2017-4 Nabarmendutakoa

Montori edo Berorize Zuberoako ekialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarrezkerrekoa, Bearnorekiko mugan kokatua. Euskararekin batera tokiko hizkuntza den okzitanieraz Montòri da, eta ofizialki frantsesez Montory.

Protestantismoak historikoki herrian izan duen eraginagatik «higanautak» ezizena ezarri zitzaien Berorizeko herritarrei.

Herriaren izen zaharra Berorize da. Ipar Euskal Herriko toponimia nagusia aztertu duen Jean-Baptiste Orpustan adituaren ustez, baliteke jatorria belar hitzean edo beltz-haritz konposatuan izatea, eta Donamartiri herriaren izen zaharrarenari (Sant Martin de Beloriz) lotua da.