Txantiloi:2016-43 Nabarmendutakoa

Sakana Nafarroa Garai mendebaldeko haran eta eskualde bat da, Iruñeko merindadean kokatua. Gaztelaniaz Barranca deritzo, eta hiru haran txikiago biltzen ditu: Arakil, Burunda eta Ergoiena. Eskualdeak 305,5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, horietarik % 37 euskaldunak (2001). Sakana Euskal Herriko erdigune geografikoan dago.

Luzeran, Ziorditik Irurtzuna 35 kilometro ditu; eta zabaleran, leku gehienetan ez ditu 5 baino gehiago. Ziordia da mendebalderen dagoen herria, Gasteiztik 42 kilometrora baitago. Irurtzun da ekialderen dagoen herria, Iruñetik 20 kilometrora baitago. Altsasu udalerria hiru euskal hiriburu elkarlotzen dituen errepide eta trenbideen arteko loturagune edo bidegurutzean dago: Gasteiztik 47 kilometrora, Iruñetik 50,2 kilometrora eta Donostiatik 69 kilometrora.