Txantiloi:2011-5 Nabarmendutakoa

Montori edo Berorize Zuberoako udalerria da, Basabürüko Ibarrezkerrean kokaturik dagoena. Euskararekin batera tokiko hizkuntza den okzitanieraz Montòri da eta ofizialki frantsesez Montory. Protestantismoak historikoki herrian izan duen eraginagatik "higanautak" ezizena ezarri zitzaien bere herritarrei.

Herriaren izen zaharra Berorize da. Ipar Euskal Herriko toponimia nagusia aztertu duen Jean-Baptiste Orpustan adituaren ustez jatorria belar hitzean edo beltz-haritz konposatuan izan lezake eta Donamartiriko izen zaharrarenarekin (Sant Martin de Beloriz) lotzen du.