Txantiloi:2010-32 Nabarmendutakoa

Lortu Arte: Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak 2010eko ekainaren 20an Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak sinatutako akordioa izan zen. Sinatzaile izan ziren, EAren aldetik, Pello Urizar, Koldo Amezketa, Santi Merino, Ikerne Badiola, Mariano Alava eta Maider Carrere; eta, Ezker Abertzalearen aldetik, Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Txelui Moreno, Idoia Aiastui, Karmele Aierbe eta Iñaki Olalde. Akordioaren helburua Euskal Herria estatu bilakatzea da, "esparru demokratiko" bat lortu eta aukera guztien berdintasuna bermatuz. Bidea egiteko, indar-bilketa soberanista proposatzen du, eta Mitchell printzipioak kontuan hartu behar direla dio. Ezkerreko balioak ere kontuan hartzen ditu, eta hainbat arlotan —hala nola hezkuntzan, kulturan, ekologian, euskaran eta feminismoan— lankidetzan jardutea sustatzen du.