Txantiloi:2009-49 Nabarmendutakoa

Andres Urdaneta (Ordizia, Gipuzkoa, 1508 - Mexiko, 1568ko ekainaren 3a) kosmografo, apaiz, esploratzaile eta marinel gipuzkoarra zen. Ospe handia hartu zuen bere garaian Itzulbidaia deritzonak ezarri baitzuen (Urdaneta bidea edo Tornaviaje), Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea Ozeano Barea zeharkatuz.