Tulostoma brumale Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen.

Tulostoma fimbriatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaTulostoma
Espeziea Tulostoma fimbriatum
Fr., 1829

Sinonimoak: Tulostoma campestre. Tulostoma brumale var. fimbriatum, Tulostoma granulosum.

Deskribapena

aldatu

Burua: Globo formako irregularra, behealdea zertxobait hondoratuagoa du, baina laua izan gabe; nahiko ohikoa da eremu horretan zuntz nahastuekin lepoko antzeko bat sortzea. Bere diametroa 0,5 eta 1,5 cm bitartekoa da, batzuetan 2 cm-ra iristen da, bere exoperidioa hain da iheskorra, gutxitan ikusten da, eta bere endoperidioa zurixka erdi krema kolorekoa da, nolabaiteko ñabardura grisaxkarekin. Dehiszentzia gaizki definitutako ostiolo apikal batek sortzen du, ozta-ozta nabarmendua eta finbriatua, inguruko halorik gabea.

Himenioa: Endoperidioaren estaldura bakarrik du, hautsez osatutako glebak, arre-horixka koloreko basidiosporak eratzen ditu masan.

Hanka: Kapelarekin konparatuta luzea, zilindrikoa, zuzena edo okertua, zuntz-egitura eta zurkara, arre-horixka kolorekoa.

Haragia: Gleba forman eta arrexka kololorekoa.[2]

Etimologia: Tulostoma terminoa, konkor, kailu, iltze, esan nahi duen grekozko “tylos” hitzetik dator eta ahoa, ostioloa esan nahi duen latinezko “stoma” hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Generoko beste espezieak baino ostioloa oso irregularra eta urratua duelako ezagutzen da. Tulostoma beccarianum delakoak peristoma erregularra, biribildu-konikoa eta ertza ez du urratua. Tulostoma brumale-k peristoma tubularra du, inguruan haloa, forma erregularra eta ertza ez finbriatua.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urteko edozein garaitan. Talde txikietan. Ugaria. Lurzoru hareatsuetan eta goroldiotsuetan, kostaldeko dunetan. Klima epeletan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak osoa, Europa osoa, Errusia, Australia osoa, Sokotra uhartea (Yemen), Brasil, Argentina.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 449 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Tulostoma fimbriatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu