Tulcea (bulgarieraz, errusieraz eta ukraineraz: Тулча, Tulcha; turkieraz: Hora-Tepé edo Tolçu) Errumaniako hiri bat da, Tulceako konderriko hiriburua. Dobruja eskualdean dago, Danubio ibaiaren ertzean. 2002. urtean, 91.875 biztanle zituen.

Tulcea
Tulcea
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Errumania
KonderriaTulcea
AlkateaȘtefan Ilie (en) Itzuli
Izen ofizialaTulcea
Jatorrizko izenaTulcea
Posta kodea820002–820249
HerriburuaTulcea (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak45°11′N 28°48′E / 45.19°N 28.8°E / 45.19; 28.8
Map
Azalera115 km²
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria65.624 (2021eko abenduaren 1a)
−8.083 (2011)
Dentsitatea328,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAalborg, Werkendam, Aprilia, Fratta Polesine, Rovigo, Amasya, Izmail, Ilion (en) Itzuli, Xumen, Aalborg Municipality (en) Itzuli eta Larnaca Municipality (en) Itzuli
MatrikulaTL
http://www.primaria-tulcea.ro

Historia

aldatu

Hiria K.a. VIII. mendean sortu zuten traziarrek; "Aegyssos/Aegyssus" izena zeukan. I. mendean erromatarrek eskuratu zuten, eta harresiz eta dorrez gotortu zuten: oraindik aztarnak daude. IV-V. mendeetan bizantziarren esku egon zen; gerora, bulgariarrenean, Genovakoen esku, eta Valakiakoen menpe egon zen aldi batez, 1416. urtean Otomandar Inperioak konkistatu zuen arte. 1848. urtean ontziola zeukan hiri txiki bat zen; hiri-izaera 1860. urtean eman zioten, probintziako hiriburu izendatu zutenean. Errumanian 1878. urtean sartu zen, Dobruja osoarekin batera.

Geografia

aldatu

Danubioren deltak lurraldeko eremu gehiena hartzen du; izan ere, gaur egun Europako Biosfera erreserba handiena da: hegazti-mota ugari bizi dira bertan, besteak beste.

Arrantza da jarduera-ekonomiko nagusia. Aker ontziolan egiten dute lan hiriko biztanle askok.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu