Tudejengo Ituna

Tudejengo Ituna Leon eta Gaztelako errege Alfontso VII.aren eta Erramun Berenger IV.aren arteko hitzarmena izan zen, 1151ko urtarrilaren 27an Tudejenen, Fiterotik gertu zegoen herri hustuan, sinatutakoa, Iruñeko Erresuma banatzeko helburuarekin. Sinatzaileek Iruñeko Erresumari deklaratzea adostu zuten, eta 1137ko Carrióngo Ituna berrestea.[1] Gainera, Júcarretik hegoalderantz zeuden lurrak eta Murtziako Taifa, Lorca eta Verako gazteluak izan ezik, Aragoiko Erresumarentzat konkistatzeko baimena ere adostu zuten. Lleidako (1157), Cazolako (1179) eta Almizrako (1244) itunen aurrekaria izan zen, eta Iberiar penintsulako erresuma biak Sortalderantz zabaltzeko erabili zen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b "Gran Enciclopedia Larousse" Bartzelona: Planeta, 1988ISBN 84-320-7370-9

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu