Tubaria furfuracea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi hutsala, ez du balio gastronomikorik. Australiako zur inportazioetatik dator.

Tubaria furfuracea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaTubaria
Espeziea Tubaria furfuracea
Gillet, 1876

Sinonimoa: Tubaria hiemalis.

Deskribapena aldatu

Kapela: Higrofanoa. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau samarra, ertz ildaskatuarekin eta altxatzeko joerarekin. Azala okre-lehoi kolorekoa edo haragi kolorekoa, errezelaren hondakin oso iheskorrekin.

Orriak: Hankari oso itsatsiak, kapelaren kolore berekoak.

Hanka: Erraz hondatzen diren zuntz txiki zeta-antzeko zurixkez estalita.

Haragia: Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Tubaria terminoa, tronpeta, esan nahi duen "tuba" hitzetik dator. Karpoforoaren formagatik. Hiemalis epitetoa negua, negukoa, esan nahi duen "hiems" hitzetik dator. Neguan hazten delako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tubaria praestans dekakoarekin nahas daiteke, hau oso tomentuduna da eta ezkata gutxi izaten ditu. Tubaria furfuracea (autore batzuentzat espezie bera da) espeziearekin ere bai, hau ez da hain negukoa. Baita Tubaria conspersa perretxikoarekin ere.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Azarotik martxora, ondo jasaten du hotza, lurpeko adaxketan edo gramineoen hondarretan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Brasil, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Israel, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Uganda, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 419 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Tubaria furfuracea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu