Tubaria conspersa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gabeko haragia eta hutsala.

Tubaria conspersa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaTubaria
Espeziea Tubaria conspersa
Fayod, 1889

Sinonimoak: Agaricus conspersus, Inocybe conspersa, Naucoria conspersa.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Txikia, 2-3 cm arteko diametrokoa, globo-itxurakotik lau-ganbilera, erdian pixka bat deprimitua, ertz leuna, ildaskatu gabea, baina flokosoa. Kapelaren azala hondarrekin edo flokoi zurixkekin, okre-kanela argi samarrekin, batzuetan tonu gorrixkekin.

Orriak: Adnatuak edo subdekurrenteak, zabalak, lamelulekin, okre kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 cm arteko garaietakoa, fistulosoa, oinarria erraboildun samarra, arre kolorekoa, goialdean pruina zuriarekin eta gainerakoa flokosoa.

Haragia: Oso urria eta hauskorra, okre kolorekoa. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina, arre kolorekoa.[2]

Etimologia: Tubaria terminoa, tronpeta, esan nahi duen "tuba" hitzetik dator. Karpoforoaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tubaria furfuracea delakoarekin nahas daiteke, honek ez du flokoirik. Tubaria minutalis are txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenaren hasieran, gramineoak eta belar txikiak ugaltzen dituen eurien ondoren. Saprofitoa, hostogalkorren egur-hondarretan, basoetan eta zuhaiztietan. Zurtoin berdeen artean ia ez da ikusten, baina mizelioa lurperatutako egurretan errotzen du.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Uruguai, Islandia, Europa, Errusia, Iran, India, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Tubaria conspersa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu