Tsar Bomba
Tsar Bomba (errusieraz: Царь-бомба; "Tsar bonba", "Enperadorearen bonba", Tsar hitza Caesar hitzetik dator) AN602 hidrogenozko bonbaren ezizena da, inoiz lehertu den arma nuklear handiena.

Historia Aldatu
1961eko urriaren 30ean, Zembla Berria artxipelagoan, egungo Errusian, historiako eztanda nuklearrik handiena eragin zuten sobietarrek. Tsarraren Bonbak –hala esan zioten– proba-gunetik 4.000 metroko altueran egin zuen eztanda eta 50 megatoiko indarra askatu zuen, 1.400 aldiz Hiroshimako eta Nagasakiko bonbek batera askatutakoa. 100 kilometroko perimetroaren barruan harrapatutako guztiek 3. graduko erredurak izan zituzten gutxienez. Eta hori, bonbaren ahalmena erdian utzi arren. Izan ere, hasierako diseinuak 100 megatoira iristeko aukera ematen zuen, baina potentzia murriztea erabaki zuten “arrazoi ekologikoak” medio[1].
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Nagore Irazustabarrena, «Gizakiak eragindako leherketarik handiena», Argia, 2014-11-02, CC-BY-SA lizentzia