Dancer in the Dark (danieraz: Danser i mørket, euskaraz: «Iluntasunean dantzari») 2000. urteko drama musikal bat da, Lars von Trierrek zuzendua. Björk abeslaria da protagonista, egunez amets egiten duen fabrika bateko langilea, gutxinaka itsu geratzen ari dena eta dirua aurrezten duena bere semeak gaixotasuna garatu aurretik operazioa jaso ahal izateko. Catherine Deneuve, David Morse, Cara Seymour, Peter Stormare, Siobhan Fallon Hogan, eta Joel Grey dira beste aktore nagusiak.
Dancer in the Dark |
---|
 |
|
Argitaratze-data | 2000 |
---|
Izenburua | Dancer in the Dark |
---|
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
---|
Jatorrizko herrialdea | Danimarka, Suedia, Alemania, Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Herbehereak, Islandia, Norvegia, Finlandia eta Espainia |
---|
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
---|
|
Genero artistikoa | musika-filma, film dramatikoa eta epaiketa filma |
---|
Iraupena | 140 minutu |
---|
Kolorea | koloretakoa |
---|
Telesaila | Golden Heart trilogy (en)  |
---|
Grabazio lekua(k) | Danimarka eta Washington |
---|
|
|
|
|
Zuzendaria(k) | Lars von Trier |
---|
Gidoigilea(k) | Lars von Trier |
---|
|
|
|
Ekoizlea | Vibeke Windeløv (en)  [[Kategoria:Vibeke Windeløv (en)  ekoitzitako filmak]] |
---|
Konpainia ekoizlea | Canal+ Film4 France 3 Zentropa (en)  Trust Film Svenska (en)  Film i Väst Liberator Productions (en)  [[Kategoria:Zentropa (en)  ekoitzitako filmak]] [[Kategoria:Trust Film Svenska (en)  ekoitzitako filmak]] [[Kategoria:Liberator Productions (en)  ekoitzitako filmak]] |
---|
Ekoizle eragilea | Peter Aalbæk Jensen (en)  |
---|
Edizioa | François Gédigier (en)  Molly Malene Stensgaard (en)  |
---|
Ekoizpen-diseinatzailea | Karl Júlíusson |
---|
|
Musikagilea | Björk |
---|
Argazki-zuzendaria | Robby Müller |
---|
Koreografoa | Vincent Paterson (en)  |
---|
Jantzi-diseinatzailea | Manon Rasmussen (en)  |
---|
|
Kontakizunaren tokia | Washington |
---|
Argumentu nagusia | heriotza zigorra, itsutasuna eta musika |
---|
|
Jasotako sariak | |
---|
Nominazioak | |
---|
|
dancerinthedarkmovie.com |
  |
Filmearen soinu-banda, Selmasongs gisa ekoiztua, Björkek idatzi zuen, baina abestietako batzuetan Mark Bell ere agertzen da eta letretako batzuk von Trierrenak dira. Lars von Trierren Breaking the Waves eta The Idiots filmeekin trilogia bat osatzen du, eta Dogma 95 estetikarekin egina dago.
2000ko Cannesko Film Festibalean estrenatu zen, eta Palme d'Or sariaz gain Björkek emakumezko aktore onenaren zaria irabazi zuen.