Trois-Évêchés (frantsesez tʁwazevɛʃe ahoskatua, euskaraz: Hiru gotzain-hiri) Frantziako Erresumako eskualde historikoa da, Lorrenako Verdun, Metz eta Toulgo gotzain-printzerri osatua.

Eskualdeko mapa

Elizbarrutiak Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatuak ziren, 1552an Henrike II.a Frantziakoak konkistatuak izan ziren arte. Zenbait printze protestanteek Karlos V.a enperadorearen aurka matxinatu zirenez, honek konkista Chambordeko itunaren bitartez legeztatu zuen. Hala ere, behin betiko anexioa 1648ko Westfaliako bakearekin batera etorri zitzaien.

Kanpo estekak aldatu