Trobadore estiloa (frantsesez: Style troubadour) Frantziako Borboien berrezarkuntzaren garaian sortutako mugimendu artistikoa da. XIX. mendearen lehen erdialdean loratu zen eta, arte desberdinen bidez, Erdi Aroko eta Pizkundeko giro idealizatua berrasmatu eta egokitu saiatu zen. Mugimendu neoklasikoaren eta ondoren Inperio estiloaren aurrean erreakzio gisa ager daiteke. Estilo honetan XVIII. mendearen azken herenean agertu zen estilo neogotiko ingelesaren eragina begi bistakoa da. Espezialistek, nolabait, erromantizismoaren osagaietako bat ikusi dute estilo honetan.[1][2]

Valentine de Milan pleurant la mort de son époux Louis d'Orléans, Fleury François Richard margolariaren lana (1802 ingurukoa).

Ezaugarri batzuk aldatu

Besteak beste, hauek aipa daitezke:[3]

  • Orokorrean idealizatutako Erdi Aroak erakartzen die.
  • Margolaritzan gai historiek erakartzen die, hau da, klasikoa ez den historia.
  • Asmo pedagogikoa dute: zerbait irakatsi nahi dute.
  • Margolaritza teknikan XVII. mendeko herbehereetar teknikak erabiltzen dituzte: zehaztasun asko, barruko eszenetan intimismoa...

Margolariak aldatu

Estilo honetan aritu ziren margolarien artean hauek ditugu:

Eskultoreak aldatu

Eraikin batzuk aldatu

Literaturan aldatu

Frantzian hasieran Tressan Comtek (1707-1783) moldatutako zalduneriaren erromantze zaharrak aipa daitezke. Izan ere, Ingalaterraren eragina handia izan zen. 1778. urtetik aurrera, publikoaren interesak Erdi Aroaren literaturaren alde agertzen hasten da, batez ere lehenengo nobela fantastikoekin, esaterako Horace Walpoleren Château d'Otrante (1764). Liburu horrek eragin handia izan zuen Frantzian; esaterako hor daude Donatien de Sade idazlearen liburuak. 1820tik aurrera, bestetik, Walter Scotten eleberrien itzulpenak argitaratu ziren, arrakasta izugarria izanik: Ivanhoe, Quentin Durward...

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. François Pupil, Le style troubadour ou la nostalgie du bon vieux temps, Nancy, Presses universitaires de Nancy, 1985, 560 or. (ISBN 2-86480-173-6, [1].
  2. Elsa Cau, Le style troubadour, l'autre Romantisme, Gourcuff Gradenigo, Paris 2017, 152 or.
  3. https://3minutosdearte.com/pintura/movimientos-y-estilos/estilo-troubadour/

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu