Trivial Pursuit
Trivial Pursuit taula-joko bat da. Honetan, jokalariak jakintza orokorrei buruzko galderei erantzuteko trebeziaren ondorioz jokoan aurrera egiten du. 1979ko abenduan, Scott Abbott, Canadian Press egunkariko kirol argitaratzailea eta Montreal Gazette aldizkariko Chris Haney argazkilariak Espainiako Nerja udalerrian zeudela joko honen ideia garatu zuten; joko hau handik bi urtetara merkaturatu zen.
Trivial Pursuit | |
---|---|
Historia | |
Sorrera | 1981 |
Estatu Batuetan jokoa 1984an ospetsu bilakatu zen, urte hartan 20 milioi joko-kutxa inguru saldu zirelarik. 1988an Parker Brothers enpresak (gaur egungo Hasbro taldeko kidea) jokoaren eskubideak erosi zituen. 2004. urtera arte 26 herrialdeetan zehar eta 17 hizkuntzetan 88 milioi joko-kutxa saldu izan dira.
Galdera kategoriak
aldatuLokalizazioa
aldatuJokoaren zenbait bertsio euskaraz argitaratu izan dira, 2012-2013. urtekoa, esate baterako[1].
Jokoaren bertsio digitalak ere argitaratu egin dira. Egunean behin[2], Tribual[3], Jakina![4], Gurot[5]...
Joko digital horiekin eta beste batzuekin Trivial lehiaketak antolatu izan dira, lagun talde txikietatik harago[6][7]. Sortu dira, baita, herri bat hobeto ezagutzeko Trivial bertsioak,[8] edo gai jakin bati lotutakoak.[9]
Jokoa nazioartean ezaguna izanda,lokalizatzerakoan ez da nahikoa izaten beste hizkuntza bateko galdera-erantzunak itzultzearekin; tokian tokiko galderak behar izaten dira. Tokian tokiko historia, kirola, etab. integratu behar da nazioarteko kulturako galderekin batera.
Bestalde, galdera-erantzun batzuk berriztatu egin behar dira noiz edo noiz. Bestela jokoa zaharkitu itxura hartuko du. Jolasten dutenen garaikideak diren kirol kontu, zinema kontu, etab. ager daitezen, jokoaren galdera batzuk etengabe berriztatu behar.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auskalo! Euskal Triviala
- ↑ «Egunean Behin» CodeSyntax (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ «Tribual, Trivialerako mugikorretarako euskarazko jolasa kalean da, doan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ Jakina! Euskal Tribiala. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ «Gurot euskarazko tribial aplikazioaren jokalari onenak saritu ditu Txorierrik» El Correo 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ «Bueltan da Euskal Triviala» Jardun Euskara Elkartea 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ «Trivial Gaua euskaraz, Baionan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ «Euskal Triviala» Jardun Euskara Elkartea 2018-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ Eitb, Blogs. (2015-03-09). Tribial Feminista doan eta euskaraz aurkeztu dute | Euskara. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).