Trifon, kristauentzat San Trifon (Trypho) (Lampsako, 232Nizea, 250eko otsailaren 2) Dezioren (249-251) zapalkuntzaren ondorioz martiria izan zen gazte kristaua zen. Kristau guztiek gur egiten diote. Bere jaia otsailaren 1an ospatzen da.

Trifon

Bizitza
JaiotzaLampsako, 232 (egutegi gregorianoa)
Heriotzaİznik250eko otsailaren 2a (egutegi gregorianoa) (17/18 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Santutegia
Otsailaren 1

Biografia aldatu

Tradizioaren arabera, San Trifón Kampsade-n Frigia jaio zen, gaur egungo Turkian. Txikitatik antzara talde baten arduraduna izan zen. Haren izena τρυφη grezieratik dator (tryphe) hau da "sentibera". Sendatzaile bezala ospe handia lortu zuen, bereziki animaliekin. Santu anargiro zen, hau da, bere lanen truke ez zuen dirurik onartzen. Dezioren jazarpenak zirela eta, Nizean harrapatu zuten, 250. urtearen inguruan, eta gogor torturatua izan zen. Azkenik, Lizio prefektua kristautatu zuela eta, burua moztu zioten.[1]

Debozioa aldatu

Trifonen debozioa kristautasunaren korronte guztietan dago onartuta. Haren erlikiak oso baloratuak izan ziren. Hasieran Kanpsaden lurperatu zuten baina, ondoren, haren gorpua Konstantinoplan lurperatu zuten eta georago Erroman. Haren festa otsailaren 1.an ospatzen da.

Bereziki garrantzitsua eliz ortodoxoaren santutegian da; han lorazainen eta mahastizainen patroia da. Eliz asko berari eskainita daude. Montenegroko Kotor hiriko patroia da (bertan urte batzutan haren burua gorde zuten) bestetik ere, eta Moskuko santu bat. Ikono errusiarretan belatz batez azaltzen zaio, berak egin omen zuen mirakulu bat gogorarazteko. Eukoologio Handian karraskarien eta matxinsaltoen inbasioen aurkako babesa eskaintzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Parry, Ken; David Melling (editoreak) (1999). The Blackwell Dictionary of Eastern Christianity. Malden, MA.: Blackwell Publishing. ISBN 0-631-23203-6.

Kanpo loturak aldatu