Tricholoma luridum Tricholomataceae familiako onddoa da. [1]

Tricholoma luridum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma luridum
P.Kumm., 1871

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, hemisferikoa edo koniko-kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila eta amaieran laua titi luze kamuts batekin, ertz sotilarekin, inkurbatua eta gero soberakinekin, batzuetan lobulatua eta erradialki pitzatua. Kapelaren azala lehorra, leuna, marroi-oliba, oliba- berdexka kolorekoa, fibrila erradial fin ilunagoekin.

Orriak: Zabal, oinean pixka bat marjinatuak, sotilak eta elastikoak, bihurgunetsuak eta luzera ezberdineko lamelulekin, zurixkatik grisaxkarainoko kolorekoak, ertza uhindua, koskaduna ez.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1,2 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, luzanga, erregularra, pixka bat mehetua eta batzuetan errekurbatua oinarrirantz, betea eta zurruna, gero haritsua; zuri-grisaxka kolorekoa, gris-okre kolorekoa fibrila bertikal ilunagoekin apainduta.

Haragia: Ez oso lodia eta pixka bat zurruna, zurixka, kapelaren azalaren azpian grisaxka, oinalderantz arrosakara kolore arin batekin, irin edo pepino usainarekin eta zapore meleka samarrarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Luridum epitetoa latinetik dator, zikina esan nahi duen “luridus” hitzetik. Orriek zikin kolorea dutelako.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tricholoma sejunctum, Tricholoma arvernense eta Tricholoma saponaceum delakoekin nahas daiteke. Baina Tricholoma luridum argi eta garbi bereizten da orrien koloreagatik, beti gris zikina, eta kapelaren oliba-manganeso koloreagatik. Ez du zapore mingotsik. Urriagoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Irailetik Urriaren amaierara. Bakarrik edo ale gutxiko taldeetan hazten da, arte eta koniferoen basoetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Europa.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 303 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 309 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. .
  5. Tricholoma luridum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu