Tricholoma josserandii

Tricholoma josserandii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua da beste Tricholoma (terreum, scalpturatum) jangarri batzuen antza duelako. Sindrome gastrointestinala eragiten du, baina arina.

Tricholoma josserandii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma josserandii
Bon, 1975

Sinonimoa: Tricholoma groanense.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, esferikotik lau-ganbilera, titi kamuts markatuarekin. Azala erradialki haritsua, grisaxka kolorekoa.

Orriak: Eskotatuak, zurixkatik grisera doan kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Okertua, bihurgunetsua (oinarrian batez ere), zurixka grisaxka.

Haragia: Zurixka, irin usainarekin eta zapore mikatzarekin.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tricholoma terreum delakoak ez du titi kamutsik, azala iletsuagoa eta ez hain argia, ez du irin usainik eta zapore mikatzik, ez irinarenik. Oina ez du hain bihurritua, eta zuntz estaldura gehiago du. Tricholoma scalpturatum ere antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Koniferoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Europa.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Tricholoma josserandii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu