Tricholoma gausapatum

Tricholoma gausapatum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Tricholoma terreum delakoak duen kalitate gastronomiko antzekoa du. Era guztietako tortillak, arrosak, patatak eta gisatuak gozotzen ditu.

Tricholoma gausapatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma gausapatum
Quél., 1872

Sinonimoak: Tricholoma terreum var. gausapatuz, Tricholoma gausapatum var. bisporigeum. Gyrophila murinacea var.gausapata, Agaricus opicus var. gausapatus, Agaricus gausapatuz.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, koniko-ganbiletik zabaldura, titiarekin. Azal lehorra, banangarria, pruinaduna edo iletsua, erradialki antolatuta.

Orriak: Oso eskotatuak, oinaren ondoan biribilduak, zurixka kolorekoak grisaxkara biratuz.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa edo pixka bat lodixeagoa oinarrian, zuri-gris kolorekoa, batzuetan gortina gisako apaingarri mehe batekin.

Haragia: Zuria, itxia, hauskorra, grisaxka kapelaren azalaren azpia, Irin usaina eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tricholoma terreum delakoarekin nahas daiteke, honen kapela ez da hain iletsua eta orriak ez ditu hain eskotatuak. Tricholoma myomyces-en antza ere badu.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran. Koniferoen eta hostozabalen basoekin muga egiten duten eremu belartsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Brasil, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Kaukasia, Irak, Marroko, Israel, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 154 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu