Trichius fasciatus
Gnorimus nobilis edo erle kakalardoa Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan bizi da, mendialdeko basoetan. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Trichius fasciatus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Scarabaeidae |
Generoa | Trichius |
Espeziea | Trichius fasciatus Linnaeus, 1758 |
Azpiespezieak
aldatuBi azpiespezie aurkitzen dira:[2]
- Trichius fasciatus var. dubius (Mulsant)
- Trichius fasciatus var. interruptus (Mulsant)
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko kakalardoa da, 9-12 mm arteko luzera duena. Buru eta pronoto beltzak ditu, elitroak aldiz horixkak edo laranjak eta banda beltzak ageri tituzte, erlearen koloreen antza emanez. Burua eta pronotoa urre koloreko ilez estalita du, salebaldea ere bai. Guzti horrek erlastar itxura ematen dio eta harraparien aurreko babesa da[3].
Emea eta arra hankei begiratuta bereizten dira. Emeen hirugarren parean askoz indartsuagoa da, zuloak egiteko prestaturik dago.
Habitata eta elikadura
aldatuMendialdeko basoetako argiunetan ikusten dira. Zelaietako eta baso ertzetako loreetan aurkitzen dira.
Bizi zikloa
aldatuMaiatza eta uztaila artean ikusten dira helduak, loreetan aurkitzen duten nektarraz elikatzen. Emeak enbor usteletan jartzen ditu arrautzak, normalean sahatsetan, eta beldarrak enbor hartaz elikatzen dira, bai eta bestelako atal organikotaz ere[3].
Iruditegia
aldatu-
Kakalardo heldua oso iletsua da.
-
Kakalardoa hegan.
-
Kakalardoa hatz baten gainean, tamaina ikusteko.
-
Pupa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b «Escarabajo abeja común | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).