Trevor John Francis (Plymouth, 1954ko apirilaren 19a - Marbella, 2023ko uztailaren 24a) ingeles futbolari eta entrenatzailea izan zen.

Trevor Francis

Bizitza
JaiotzaPlymouth1954ko apirilaren 19a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMarbella2023ko uztailaren 24a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaPennycross Primary School (en) Itzuli
Bisham Abbey (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Birmingham City Football Club1971 / 1979280119
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1976 / 19865212
Detroit Express1978 / 19793336
Nottingham Forest Football Club1979 / 19817028
Manchester City Football Club1981 / 19822612
UC Sampdoria1982 / 19866817
Atalanta Bergamasca Calcio1986 / 1987211
Rangers F.C.1987 / 1988180
Queens Park Rangers Football Club1988 / 19903212
Wollongong Wolves FC1988 / 198832
Sheffield Wednesday Football Club1990 / 1994765
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

UEFA: 9917 Edit the value on Wikidata

Talde ingeles, estatubatuar, italiar, eskoziar eta australiarretan jokatu zuen. 1970etik 1979ra Birmingham Cityn jokatu zuen, eta 1979an Nottingham Forestera eraman zuten milioi bat liberaren truke. Forestekin garaipenaren gola sartu zuen 1979ko Europako Kopan eta hurrengo urtekoa ere irabazi zuen.[1]

Jokatu zuen beste talde aipagarri batzuk Manchester City, UC Sampdoria, Atalanta, Glasgow Rangers, Queens Park Rangers eta Sheffield Wednesday izan ziren.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 52 partida jokatu eta 12 gol sartu zituen. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen.

Jokalari gisa erretiratu ondoren, Queens Park Rangers, Sheffield Wednesday, Birmingham City eta Crystal Palace taldeetako entrenatzailea izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Burnton, Simon. (2019-02-05). «‘A magical figure’: Trevor Francis on being the first £1m player, 40 years on» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).

















Kanpo estekak aldatu