Tres Forcas lurmuturra

Tres Forcas lurmuturra (arabieraz: Ras Tileta Madari‎; gaztelaniaz: Cabo de Tres Forcas; frantsesez: Cap des Trois Fourches) Marokoko iparraldeko kostaldeko harkaitz menditsua da, Alborango itsasoan dagoena. Nadorretik 25 kilometrotara iparralderantz kokaturik, lurmuturraren ekialdean Melilla dago.

Tres Forcas lurmuturra
Faro del Cabo de Tres Forcas (2).jpg
Geografia
Koordenatuak35°26′18″N 2°58′28″W
Ur-gorputzaAlborango itsasoa

Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua, iraute egoera larrian dauden zenbait espezie ditu: itsas txakur fraidea, lapa espezie bi (Patella ferruginea eta Patella nigra), egiazko kareta dortoka, zere arrunta eta bi izurde (Tursiops truncatus eta Delphinus delphis).[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Ramsar Hitzarmena. (2005-06-28). The Annotated Ramsar List: Morocco. .

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.