Trametes ochracea Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Trametes ochracea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaTrametes
Espeziea Trametes ochracea

Sinonimoak: Coriolus zonatus, Trametes zonata, Coriolus hirsutus var. ochraceus, Trametes zonatella, Trametes multicolor.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularrak, inbrikatuak eta hanka gabe, versicolor delakoak baino gutxiago markatutako ileak ditu eta gainazala ez du hain satinatua eta distiratsua. Bai bere erdiko zatia bai ertza versicolor-ean baino lodiagoak dira eta bi kolore motako eremu zirkularrak ditu, marroia eta okre zurbila.

Tutuak: Oso laburrak, zuri-horixkak.

Poroak: Borobilak, txikiak eta kolore berekoak.

Haragia: Larrukara. Espora-jalkina zuria.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Haragi larrukara du.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Hostozabalen egur hiletan edo bizietan, burzuntzen eta urkien egurretan batez ere.

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 406 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Trametes ochracea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu