Katu belarria (Tradescantia zebrina) landare belarkara eta hostoiraunkorra da, jatorriz Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Kolonbiakoa, eta apaingarri gisa erabiltzen dena. Halaber, katu belarri Tradescantia generoko beste bi espezie izendatzeko erabiltzen da: Tradescantia pallida eta Tradescantia fluminensis.

Tradescantia zebrina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCommelinales
FamiliaCommelinaceae
LeinuaTradescantieae
GeneroaTradescantia
Espeziea Tradescantia zebrina

Ezaugarriak aldatu

Hosto more-berdexka erakargarriak ditu, berrienak eta goikoenak moreak, eta zaharrenak eta beheragokoak bi zerrenda zilarkara dituztenak. Hosto zaharrenek magenta sakona eta uniformea erakusten dute.

Zurtoinak herrestariak dira, korapiloetan sustraituz. 2,5-10 x 1,5-3,5 cm-ko hostoak, obalo-oblongotik guztiz obalatura, zorrotzak baina oinarrian biribilduak. Infloreszentziak bakartiak, terminalak edo hostoei oposatuak; pedunkuluak 1,5-11 cm luze dira; 2 braktea, desberdinak, kanpokoak 1,5-6 cm; barnekoak 0.8-3 cm; oro har, ilegabeak.

2n = 22, 23, 24, 47 eta 48ko kromosoma kopurua du.

Landaketa aldatu

Batez ere landare apaingarri bezala hedatu da, lorategietan, bide-ertzetan, estalduran eta (bereziki klima hotzetan) etxeko landarea gisa. Aldaxkatuz erraz ugaltzen da; zurtoinak nabarmenki segmentatuak dira eta sustraiak sarritan pitzaduretan hazten dira. Azkar hazten da, gaixotasunei aurre egiten die eta itzala jasaten du.

Eskualde askotan, espezie honek lorategietatik ihes egin du, batez ere AEBtako hegoaldean. Hori dela eta, toki askotan landare inbaditzaileteat jotzen da. Aldaxkatuz erraz ugaltzen da.

Taxonomia aldatu

Nomenklatura binomiala:

  • Tradescantia: izen generikoa, Lineok izendatua John Tradescant (1608-1662) naturalistaren omenez, zeinak hainbat amerikar landare Erresuma Batura eraman zituen, Virginiara egindako hiru espedizioren ondoren[1]
  • zebrina: latinezko zebra itxurakoa, hau da, marraduna

Sinonimoak:

Erreferentziak aldatu

  1. Calflora
  2. Sinonimoak: Catalogue of life [1][Betiko hautsitako esteka]
  3. Tradescantia zebrina PlantList
  4. «Tradescantia zebrina» World Checklist of Selected Plant Families (Noiz kontsultatua: 2013-5-27).

Kanpo estekak aldatu