Trachypithecus delacouri

Trachypithecus delacouri Trachypithecus Asiako Colobinae primateetako espezie bat da. Vietnamen bakarrik bizi dira eta munduan desagertzeko arriskurik handiena duten primate espezieen artean sailkaturik dago. Izenak Jean Théodore Delacour ornitologoa omentzen du.

Trachypithecus delacouri
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCercopithecidae
GeneroaTrachypithecus
Espeziea Trachypithecus delacouri
(Osgood, 1911)
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

T. delacouri bere ahaiderik gertuenak diren Trachypithecus francoisi eta Trachypithecus laotum baino pixka bat handiagoa da, baina beste eremu batzuetan antzekoa da. Helduek 57 eta 62 zentimetro arteko tamaina dute buru-gorputzean, eta 82-88 milimetro arteko isatsa. Arrek 7,5 eta 10,5 kilogramo arteko pisua dute, eta emeak, pixka bat txikiagoak, 6,2 eta 9,2 kilo artean.

Euren larrua beltza da, aurpegiko marka zuriekin eta hainbat kolore zuri-kremazko orban hanken kanpoaldean. Emeek larru kolore argiagoa dute genitalen inguruan. Beste Trachypithecus batzuek bezala gandor luze bat dute buruaren gainean. Beste espezieetan baino estuagoa eta altuagoa da T. delacourik duena.

Kanpo estekak aldatu