Total War
Total War (euskaraz: «Erabateko Gerra edo Gerra Totala») The Creative Assembly estudio britainiarrak garatutako bideo-joko saga edo bilduma bat da. Bideo-joko guzti hauen dinamika txandakako estrategia eta denbora errealean burututako gudu taktikoen arteko konbinaketan oinarritzen da. Beren ezaugarri nagusia euren eduki grafiko harrigarrian datza, hau batez ere bere azken bertsioan jazotzen da.
Total War | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Argitaletxea | Electronic Arts, Activision Publishing (en) eta Sega |
Honen izena darama | erabateko guda |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | real-time tactics (en) eta turn-based strategy video game (en) |
Euskarria | Microsoft Windows |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Creative Assembly (en) |
totalwar.com |
Bilduma hau unitate oso handien kontrola zailtasun handirik gabe burutu ahal izateagatik ospetsu bilakatu da. Bideo-jokoak izanik, ez da ahaztu behar egiazkotasun nahiko zorrotza dutela. Horregatik bideo-joko sorta honen zaletuek zorroztasun hau handiagotu eta okerrak konpondu nahian hainbat mod sortuz joan dira. Adibidez: Rome: Total War bertsioko "zezen-gerlarien" kasuan gertatu zenean.
Bilduma osatzen duten bideo-jokoak
aldatu- Shogun Total War, 2000
- Medieval Total War, 2002
- Rome: Total War, 2004
- Medieval II: Total War, 2006
- Empire: Total War, 2009
- Napoleon: Total War, 2010
- Total War: Shogun II, 2011
- Total War: Rome II, 2013
- Total War: Attila, 2015
- Total War: Warhammer, 2016
- Total War: Warhammer II, 2017
- Total War Saga: Thrones of Britannia, 2018
- Total War: Three Kingdoms, 2019