Topic on Wikipedia:Txokoa

Palestina-Israelgo atakari buruzko artikuluak egiteke

5
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon! Dagoeneko lehen ere aipatu izan dut. Egungo Palestina-Israel Gerrak ertz ugari edukiagatik, artikulu nagusia eta beste pare bat baizik ez dira landu. Dagoeneko hizkuntza handitan hainbat artikulu landu dira gaiaren gainean, eta katalanez ere ez dira gutxi.

Badakigu gauza asko, egun, Eduki Itzultzailearen bitartez egin ditzakegula. Bada, zerrenda bat osatu dut, gaiari buruzko ENWPko kategorian eta artikulu nagusiko esteka gorrietan oinarrituz. Hartara, artikulu horiek (edo atentzioa deitu digun beste edozein) egin ahal izango ditugu. Animatu eta lagundu! Hona hemen:

Euskaraz Ingelesez
Israel Katz Israel Katz
Israelgo Polizia Israel Police
Mohammed Deif Mohammed Deif
Yoav Gallant Yoav Gallant
Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023) 2023 Hamas-led attack on Israel
2023ko israeldar gatibuen krisia 2023 Israel–Hamas war hostage crisis
Gazako Al-Xifa Ospitaleko leherketa (2023) en:Al-Ahli Arab Hospital explosion
Jabaliako azokako sarraskia (2023) Jabalia refugee camp airstrikes, 2023
2023ko Israel-Palestina gerrako atxiloketa masiboak Mass detentions in the 2023 Israel–Hamas war
Lloyd Austin Lloyd Austin
Jan Egeland Jan Egeland
Gaza husteko Israelen aginduak (2023) 2023 Gaza Strip evacuations
Palestinarren genozidioa Palestinian genocide accusation
Palestinarekin Elkartasuna ekimena
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on denoi: gaur efemeride tristea dugu, bost hilabete bete baitira, 2023-2024ko Israel-Palestina gerra hasi zela, dudarik gabe erabakigarria izango dena aurrerantzean munduko, Europako eta, oro har, gure geopolitikan, ekonomian eta gizartean gertatuko diren aldaketetan eta beharbada gatazka handiago baten ataria (hori jazoko ez delakoan, noski). Duela bi hilabete, mezu hau utzi nuen gai honetan laguntzeko, baina penaz ikusten dut ez dela ekarpen handirik izan.

Une honetan, informazioa eguneratzen ez ezik, artikulu nagusia laburtzen ari naiz eta artikulu adarrak sortzen, agertzen den informazio berria horietara bideratzeko, hala nola Gerra krimenak Israel-Palestina gerran, Israelen Gazako inbasioa (2023-2024) edo 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren zabalpena. Nazioarteko artikulu baliokideak izan ditzakete, baina ez beti. Adar artikulu berriak sortzen lagundu daiteke, artikulu nagusiko ataletan oinarrituak, edo bestela.

Bestetik, argazkiak eta media gehitu daitezke Commonsetik adar artikulu horietara, une honetan batez ere testua gehitu baitut. Bestalde, testua artikulu nagusitik artikulu berri espezializatuago horietara aldatzean batzuetan hautsi egiten dira estekak. Horiek konpontzen laguntzea ere estimatua izango da. Goraintzi!

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Iñaki:

Esteka gorri horiek arazoak ematen dituzte eta ez dakit zergatik. Berez, gorriz agertzen den artikulu baten bat egina dago, esaterako Jabaliako azokako sarraskia (2023).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara! Aldatzeko unearen URL-a kopiatu nuen, dirudienez. Zuzenduko dut, eta besteak berrikusiko. Eskerrik asko ohartzearren, Ernestobanpiroa!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Sintaxia ondo dagoela dirudi, baina bertan klikatzean ez da Wikipediako helbide garbia gartzen. Atzetik beste ikur batzuk ditu, eta esteka hautsi egiten da. Ez dakit zergatik den, baina horrela ezin da jakin zer dagoen egina eta ezer ez, Txokoko esteka horietan gutxienez.

Dena den, artikulu horiek banaka egiaztatuta, ez dirudi landu direnik. Jabaliako sarraskiei buruzko eztabaida, orri horretan jarraitu dut, ez baita bakarra. Goraintzi

"Palestina-Israelgo atakari buruzko artikuluak egiteke" mezuari erantzun