Topic on Wikipedia:Txokoa

Wikiproiektu:XVIII. mendean Euskal Herrian inprimatu idazkiak

7
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon denoi! Dagoeneko batzuek ikusiko zenuten, beharbada gaur UEUko elkarrizketa irakurri duzuelako. Ezagutza librea sustatzeko, UEUren humanitate digitaletan kokatua eta EWKEren lankidetzaz, XVIII. mendean EHn inprimatu idazkien katalogo lagina ekarri dugu, goiko izeneko wikiproiektu orria, Bizkaiko Foru Liburutegiaren katalogoan oinarritua.

Katalogo dinamiko horrek, datu asko izateaz gain, hainbat hutsune ditu, esteka gorriz egiteke dauden Wikipediako artikuluak, hala nola inprimatzaileak, idazkiak, inprimategiak, autoreak, liburu azalak... Animatu Euskal Herriko historian hain ezezaguna eta garrantzitsua izan den egungo teknologiaren aurrekari honen, inprimaketaren, inguruko ezagutza osatzen laguntzera! Edozein zalantza izanez gero, lasai galdetu. Goraintzi

Smatxi (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Iñaki LL, apur bat begiratzen hasi naiz, oso interesgarria eta zabaltzeko modukoa. Inpresoen eta horien katalogazioaren inguruko kontzeptuez jabetzeko lagungarria da wikidatako liburuen wikiproiektua https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:WikiProject_Books/eu, ongi kudeatzeko ze mailan egin behar diren deskribapenak, ezarri beharreko propietateak bertsioekin lotu ahal izateko, etab

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ze ona Smatxi, mila esker zure mezuagatik! Lana erraztuko zidan, baina ez nuen ezagutzen. Ez da orri hori erreferentziatzat hartu, azterketa konparatiboak (Wikidatako antzeko adibideei lotzea) eta kontsultak baizik. Bestalde, propietate kopuru mugatu bat gehitu da, noski.

Gauzak zorroztu egin daitezke bertsioei eta berrargitalpenei dagokienez. Batzuetan, item gehigarriak sortu behar dira elementu bibliografiko baten fitxa edo itemeko zirrikitu guztiak betetzeko. Bestalde, Wikipediako artikulua eta XVIII. mendean Euskal Herrian inprimatu idazkien wikiproiektuko elementu bibliografiko bat lotzeko orduan, arretaz egitekoa da zehatzak izan nahi badugu; izan ere, katalogazioko lanak, wikiproiektuan adierazi bezala, bertsio jakin baten sarrerari buruzko infoa dakar, eta Wikipediako artikuluek, berriz, idazlanak ematen dituzte aditzera oro har, "ur handiagotan" sartu gabe, hala nola Gero (Axular) artikulua, ezagunen 1643ko jatorrizko argitaraldia duena, baina artikulu berean hainbat argitaraldiren berri ematen da.

Annales del Reyno de Navarrak liburuki eta autore bat baino gehiago izan zituen, baina Josef Moreten lehendabiziko liburukia da ezagunena, eta liburukiek aldaera ortografiko eta lexiko desberdinak dituzte izenburuan. Euskaraz ez dago Nafarroako kronika garrantzitsu horren inguruko artikulurik (beraz, inor prest balego, ongi etorri); aldiz, ESWPk badu, eta artikulu bakar batean bateratu dituzte argitaraldi eta liburuki guztiak.

Garrantzitsuena, egiten hastea! Goraintzi

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Kaixo: Goian aipatutako zerrendan akats batzuk daude. Annales del Reyno de Navarra bilduma ari naiz aztertzen, esaterako, eta zerrendan zenbait kasutan bigarren edizioen datak agertzen dira. Esaterako, bigarren liburukia 1695ekoa da eta zerrendan bigarren edizioaren datarekin jasotzen da, 1766. Beraz, zerrendatik kendu beharko genuke (ez baita XVIII. mendekoa) eta hori egitera ez naiz ausartzen. Gainea aldatzea nahiko konplexua da: bat gehitu nuen eta dezente kostatu zitzaidan. Agian, aldaketak idazten ditut eta norbaiti bidaltzen dizkiot?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Iñaki: Agian ez dauka hainbeste garrantzirik baina 1766an agertzen diren Annales del Reyno de Navarraren liburukiak, bigarren edizioak dira. Lehenengoek data hauek dituzte (165-166-167):

I.liburukia: 1684

II.a: 1695

III.a: 1704

IV.a: 1709

V.a:1715

Agian, proiektuan hainbeste garrantzirik ez dauka baina, ene ustez, 1766koak bigarren edizioak direla azaldu beharko litzateke. Agian despistea erabilitato ilustrazioetatik dator zeren horiek bigarren ediziokoak baitira.

Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Erantzuna Wikiproiektu orrira gehitu dut, goian adierazi bezala, orri horri baitagokio. Eskerrik asko!

"Wikiproiektu:XVIII. mendean Euskal Herrian inprimatu idazkiak" mezuari erantzun