Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Wikimedia Portugalekin batera ekimen berri bat abiatu dugu, uztailean zehar egitekoa: Wiki❤️Bidea (#WikiLovesCamino traola erabiliko dugu sarean).

Helburua Donejakue Bidearen informazioa hobetzea izango da, monumentuak edo bideari buruzko kondaira eta ohiturak barne. Hemen duzue azalpen xeheagoa: http://wikimedia.eus/2021/06/wikiloves-bidea/

Parte hartzeko lotura hemen dago: Atari:Ondarea/WikiLovesBidea 2021

Bide on!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Badoa amaitzera ekimen hau... eta nik behintzat zazpi etapatan egin ditut ekarpenak... zelako ilusioa indulgentzia digitalak eta erromes wikinautikoaren ziurtagiria jasotzeko (!). Baina uste dut badirela wikipedistak, artikulu eta ekarpenak egin dituztenak, ez dituztenak gero etapen orrietan markatu, uste dut @Enekorga edo @Lainobeltz izan daitezkeela horietako bi.... animo lagunok.

Ez dirudi ekarpen masiboetarako okasioa izan denik WikiBidea baina beste wikipedia-hizkuntza batzuekin alderatuta, gaizki ere ez.

"Wiki❤️Bidea" mezuari erantzun