Donejakue bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostelara iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Kostaldeko Bidean eta Barnealdeko Bidean ibiliz gero aurkituko diren hainbat eraikin babestu ditu.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Donejakue bideari buruz idaztera gonbidatu nahi zaitu 2021 honetan, bidea digitalki egitera. Zurekin batera, mendeetako ondarea biltzen duen bidea hobeto dokumentatu nahi dugu. Bide on!

Nola hartu parte? aldatu

  • Bidea etapatan banatu ohi da. Bakoitzak etapa horiek nahi duen moduan egiten baditu ere, hemen banaketa bat egin dugu, ohiko bideetako gidetan agertu ohi den bezala. Parte hartu nahi duen wikilari bakoitzak horietako bost etapatan (jarraiak edo ez) ekarpen bat egin beharko du, uztailaren 1etik 31ra.
  • Etapa bakoitzak bere orrialdea izango du, bertan dauden babestutako eraikinen zerrendarekin. Horietako edozein monumentu hobetu daiteke, baita bidean zeharkatuko diren udalerri eta auzoen inguruko informazioa ere (baina ez irteerako udalerria).
  • Bideko ohiturak edo kondairak ere sar daitezke etapa horien barne. Azken finean, bidea ez da soilik monumentuak, ohitura sorta bat ere bada.
  • Wikilari bakoitzak hobetu dituen artikuluak aipatuko ditu etapa horren orrialdean, erregistroa egon dadin. Parte-hartze kontatzeko garaian, 2.000 byteko gutxieneko luzera izan beharko dute artikuluek, eta erreferentzia bat, gutxienez.
  • Parte-hartzaileek zigilu digital bat jasoko dute, erronka amaitzerakoan, gutxienez bost etapatan ekarpenik egin badu.

Etapak aldatu

Somportetik Garesera aldatu

Donibane Garazitik Garesera aldatu

Garestik Santiagora aldatu

Baionatik Castro Urdialesera aldatu

Irundik Santo Domingo de la Calzadara aldatu

Saiatzeko alternatiba aldatu