Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Hemendik hiru astera Realaren eta Athleticen artean Espainiako Errege Koparen finala jokatuko da. Horregatik ideia bat landu dugu bizitza pixka bat emateko gaiari eta futbolari buruzko artikuluak hobetzeko asmoz.

Wikiproiektu:Wikiderbia proiektuan duzue azalpena, baina oinarrizko ideia hau da: talde baten aldeko hautua egin eta talde horren artikuluak ahalik eta hoberen jarri. Sistemak (dena ondo egin badut), dagokion kategoriatan dauden artikulu guztiak hartuko ditu kontuan.

Finalaren egunean byte gehien gehitu dituen taldea izango da Wikiderbiaren irabazle.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon, Wikidata kontuan hartuko da?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Teknikoki ez dirudi posible. Ezin da zehaztu metodo bat zein talderi buruz ari zaren jakiteko, ez baitago kategoriarik Wikidatan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zenbaketa egiteko diozu? Commonsen lan handia dago egiteko, lankide batzuek (Real Sociedad) argazkiak, deskribapenak eta izenak euskaraz jarriz lan polita egin duten arren, eta hor badaude kategoriak. Interesgarria izango litzateke horra zabaltzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, baina sistemak ez du aukerarik ematen bi proiektu ezberdinetan kategoriak kontatzeko.

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kontabilizatzeko erabiltzen den sistemak arazo batzuk ditu zerbitzarian eta badirudi bihar arte ez dela operatibo egongo. Hala ere, segi aldatzen, bueltan denean ikusiko dugu emaitza.

"Wikiderbia" mezuari erantzun