Topic on Wikipedia:Txokoa

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kategoria berri bat sortu dut, Historia garaikidea egiten duten historiagileak bertan sartzeko. Nahi izanez gero, kategoria berri hau elika dezakezue.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zein da kategoriaren helburua? Aro Garaikideari buruz idaztea edo historialariak kategorizatzea?

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Momentuz garaiko historia lantzen duten historiagileak sartzen ari naiz, baina hain zuen hori ere eztabaidagai ere bada.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Historia garaikidea oso arlo zabala da, eta gai asko ditu. Kategoria bat historia garaikideko historialariak edo adituak dira. Hala ikusten dut nik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kategoria:Aro Garaikidea existitzen da. Kategoria hau baldin bada historialariak jartzeko, orduan Aro garaikidearen historialariak izan liteke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala ikusten dut nik, bai

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Bale, ba orduan aldatu egingo dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kategoriaren izena aldatu dut: orain, «Historia garaikidearen historialariak» da. Izan ere, kontua ez da historialari horiek noizkoak diren (historia garaikideko), baizik eta zer garai aztertzen duten (historia garaikidearen).

Bestalde, kategorietan sistematikoki historialari izena erabili dugunez (eta ez historiagile), hori ere aldatu dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Beste aldaketa bat egin dut: beste kategoriekin koherentea izan dadin, zein aro aztertzen duten adierazteko, «Aro Garaikidearen historialariak» izena du orain.

"Kategoria berria: Historia garaikidea" mezuari erantzun