Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on denoi!

Bozketek indarrean jarraitzen dute ohi bezala eta badira bozkatzeko argazkiak eta artikuluak indarrean. Duela pare bat urte inguru sistema hau erabaki zen, lankide gutxi batzuek artikuluak egiaztatu eta aztertzen denbora eman ez zezaten.

Kalitate irizpideak hemen dituzue testuetarako, eta oro har horiei lotu behar zaie. Argazkietan ez genuen irizpiderik finkatu; beraz, Atsegin/Ez atsegin motakoa da. Norbaitek sistemari edo irizpideei eragozpenak ikusiko balizkio, eztabaidara ekar ditzake, noski.

Harrezkero ORES sistema automatikoa ere jarri da indarrean, baina Theklanek besteren batean azaldu bezala, ORESek egitura aztertzen du, ez edukia bera. Beraz, orain arteko sistemak aurrera jarraitzeko, mesedez bozkatu. Ondo segi

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Azken bozketen arabera, ez da parte-hartze handirik izan, eta kezka dut, irudipena dudalako sistema herrenka dabilela. Esan gabe doa, artikulu horiek moldatzeak eta itxura duin batez janzteak lan bat dakarrela. Ez dira NA izatera heltzen, baina argi eta garbi, ez dira artikuluen tropelean sartzen, hobeak direlako.

Erreferentziatu, hizkuntzaz jantzi, komunikazioa erraztu, egituratu, dotoretu eta hainbat Wiki objektuz jantzitako artikuluak ez dira bozketetan aurrera ateratzen ari, ezta ON izateko ere, azken aldiko artikulu honetan, adibidez. Aldeko bozketa jaso arren, hainbat alditan epez kanpo gertatzen da hori.

Lehiaketen inguruko komentarioak ikusita (Txokoan, Hilabeteko lehiaketak), iruditzen zait EUWPk, Hezkuntza Programak hauspotuta, funtzionamendu lasterragoa duela lankideen wiki-erritmoak baino; ulertzekoa da ere lankideek beste gai batzuk dituztela esku artean eta ez direla honetarako bizi. Beraz, iruditzen zait egoera honetarako konponbide bat NA/ONen bozketa epeak luzatzea izan daitekeela. Gai honen gainean komentario gehiago entzun nahiko nituzke.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kalitatezko Artikuluen bozketa orrialdetik pasatzen den erabiltzaile bakoitzak bere iritzia, boto neutral batez baldin bada ere, adieraziko balu, askoz aberatsagoa izango litzateke sistema. Hortan dago gakoa, nire ustez, bozkatzaileek ezezko edo boto neutro bat eman beharrean, soilik alde daudenean bozkatzen dute.

Esan beharra dago artikulu nabarmendu edo on baten bozketan parte-hartzeko artikulua errepasatzeko lana hartu behar dela, eta agian erabiltzaile askok ez dutela horretarako denborarik, zuk esan bezala Iñaki.

Nire ustez bozketa epeak zabaltzeak sistema are gehiago ahulduko luke, parte-hartze eskasia nabarmenagoa izango litzatekeelako. Akatsa epeetan ez, borondate eta gogoan dagoelakoan nago; azken boladan erabiltzaile eta ekarpen kopurua areagotu da, baina hauetatik asko hortara mugatzen dira, ekarpenak egitera eta ez EUWPren beste arloetan parte-hartzera. Iritzi bat da, besterik ez.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Xabi22 zure iritziagatik. Ados zuk diozunaren zati batekin, kontua da ekimen bateratuak egiten direla EUWPn, nolabait proiektu osoa dinamizatzeko, kalitatea (eta kantitatea) sustatzeko eta irakurleek erreferentzialak/eredugarriak diren artikuluak (ON/NA) identifikatzeko. Horrek, aldi berean, lankideak motiba ditzake.

Noski artikuluak egitea (eta aztertzea ere) denbora, lana darama, eta ez gutxi! Hasieran, lankide batzuk aritzen ziren artikuluak aztertzen eta sailkatzen, lan teknikoa beraz, baina horrek lan gehiago dakar haientzat. Azkenean, bozketa sistema erabaki zen, sistema inperfekatua nire ustez. Esango nuke egiten den azterketa pragmatikoa dela: hiruzpalau irizpideri begira egiten den azterketa, ez azterketa sakon bat, "baikorra" baizik. Baikorra diot, balorazio nahiko irekia delako.

Nire ustez, epeak luzatzeak sistemak funtzionatzen jarraitzea ekar dezake, jendearen EUWPko erritmoa lehiaketena/bozketena baino motelagoa delako. Kontua da parte-hartzerik ez badago, lankideok ere gogo gutxiago dugula artikuluak ondu, moldatu eta zuzentzeko eta, gero, bozketara eramateko. Azken finean, boluntario gabiltza hemen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez ez dago parte-hartze handirik, orokorrean. Eta arazoa ez da bi hilabete ematen konpontzen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Matematikoki bai (5 boto lortzea), aipatutako wikiedizio erritmo edo arretaren gaiari erreparatuz gero. Beste gai bat izango litzateke ea NA/ON ez den beste kategoria bat beharko litzatekeen, ondo moldatu eta egituratutako artikuluak, baina artean zenbait gabezi dituztenak ON izateko (zehazteke). Hala ere, horrek ere lana ekarriko luke, eta oraingo partaidetza tarte estuarekin beharbada ez du merezi.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Uste dut horrek oraindik zailago egingo zuela parte-hartzea, egia esan.

"Artikuluak/argazkiak bozkatzeke" mezuari erantzun